2020ko aurrekontu proiektuari jarritako zuzenketari buruzko mozioa

ZIOA

Oarsoaldeko Hitza agerkeriak berriki argitaratu duenez 18 – 19 urteetan salatutako eraso matxistak nabarmen ugaldu dira Hondarribian (%32)

Datua larria da, bistan da. Hondarribiko udalean eztabaidatzen ari gara Emakumezko eta gizonezkoen arteko Berdintasunerako I Plana zuzenketak eta ekarpenak aurkeztu izan dira, haien erantzunak jaso ditugu eta zain gaude noiz egingo dugun hurrengo urratsa. EH Bilduk aurkeztutako zuzenketen artean batean eskatzen genuen Genero Berdintasun Teknikaria lehiaketa publikoaren bitartez ahalik azkarren kontratatzea. Zuzenketa atzera bota digute.

Nolanahi ere, EH Bilduk uste du emakumeen aurkako bereizkeiriak direla eta, bereziki, biolentzia matxistako erasoak direla Hondarribiko Udalean Genero Berdintasuna Teknikaria izatea premiazkoa dela. Horregatik, berriro, ere, 2020ko Aurrekontuetan Genero Berdintasunaren Sustapena (23150) programa aldatzea proposatzen dugu.

Alde batetik, Puntu Beltzen proiektua (12.000 €) kentzea eta Zerbitzu Prestazioa Kontruatua 48.000 €tan murriztea. Hirurogei mila euro horiek, bada, Berdintasunaren Tekniakariaren lanpostua sortu eta deialdia egin proposamenera esleitzeko.

Taulan agertzen den moduan geratuko litzateke. Horrela, ez litzateke bestelako alaketarik aurrekontuen gainerako ataletan. Hau da, bada proposatzen duguna, Udalabatzan (2019-11-28) aurkezteko eta bozkatzeko.

Mozio eskaera aintzat hartuko delakoan, ondo izan.

Hondarribia 2019ko azaroaren 25ean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude