Zazpi urte dira Mariñel arrantzarako itsasontzia kai zaharreko arrapalan lehorreraturik dagoela. Hondarribiko “Sustraia” taldeak, tartean Enrike Lekuona zenak, sekulako lana egin zuen itsasontzia zaharberritzeko. Mariñel itsasontzia Hondarribiko udalarena da. Horrela, 2012 urtetik udalari dagokio Mariñel itsasontzia zaintzea eta zaharberritzea; herriaren arrantza irudia berreskuratzeko eta hondarribiar nahiz bisitariek gogoan izateko Hondarribian arrantzak izan duen garrantzia.
Mariñel arrantza itsasontzia, 21,30 m., Muruaga ontziolan eraiki zen, Bermeon, 1985 urtean. Egurrezkoa da, diseinu klasikoa du. Baina beharreko zaintzarik gabe hondatzen ari da.
Dena den, urte honetan Mariñel itsasontzia Hondarribiko hiriaren ikurra bilakatu da. Beste aldetik, Gasteizko Legebiltzarrak onetsi berri du 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena. Lege horrek bere bigarren artikuluan zedarritzen du zeintzuk ondasunek osatzen dute euskal kultura- ondarea: arte, historia, arkeologia, paleontologia, etnologia, antropologia, hizkuntza, zientzia, industria edo paisaia edo arkitektura aldetik, edo kulturaren beste edozein alderdiren aldetik, balioa duten Euskadiko kultura-ondasun guztiek (higiezinak direla, higigarriak edo immaterialak), aintzat hartuak izateko eta belaunaldi arteko transmisiorako interesa badute.
Bistakoa da Mariñel itsasontzia kultura-ondarea izaerako objektua dela.
Hori horrela, Hondarribiko EH Bilduko Udal taldeak honako ESKAERA aurkezten du
- Hondarribiko Udalak egin dezala deklarazio-espedientea Mariñel itsasontzia kultura-ondarea izendatzeko.
- Hondarribiko Udalak, Mariñel itsasontzia zaharberritzeko Hondarribiko hiritarren parte hartzea sustatu dezala. Horretarako, Hondarribiko “Sustraia” taldearen aholku eta laguntzarekin, ideia-lehiaketa antolatu eta deitu dezala.
- Hondarribiko Udalak, urteroko aurrekontuetan Mariñel itsasontziaren zaintzari eta zaharberritzeari diru zuzkidura nahikoa eslei diezaiela. Era berean, Mariñel itsasontziaren ingurunea atondu eta zaindu dezala.Hondarribian 2019ko urrian
Erantzun bat “MARIÑEL HEGALUZETARAKO ITSASONTZIA KULTURA-ONDAREA DEKLARATZEKO ETA ZAHARBERRITZEKO” bidalketan