Asturiagako segadaz 46 urte

Diktadura gogor batean erdian, poliziaren infiltratu batek bi gazte txalupa batean sartu eta irteerarik gabeko kala ilun batera eramatea lortu zuen. Zulo beltz hartan diktadurako militarrak itxaroten zeuden. Fusilak, errifleak, metrailetak denak kargatuta, zuhaitz edo sasi artean itxaroten zeuden borreroak. Gazteak ikusi orduko tiroka hasi ziren.

Nobela beltz bat dirudi, baina, duela 46 urte gure herriko Asturiaga hondartza erabili zuen erregimen frankistak, Jose Luis Mondragon Elorza eta Roke Mendez Villada gazteak erailtzeko. Egia, justizia eta erreparazio bila egon da familia geroztik.

Aski da! Hondarribiko EHBildutik justizia eskatzen dugu. Herri honek ez dezala ahaztu ia mende erdi pasa dela bere lurretan sarraski bat egin zutela.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude